OPORRALDIAK
2020ko NEGUKO JOLAS TAILERRAK
Neguko goizetan, 3 eta 14 urte bitarteko haurrentzat egokituko dugu KUTSU. Hemen, pertsonaiak eta espazioak konfiguratu ahalko dituzte, eraiki, entzun eta kontatu…epairik eta eredurik gabeko giroan. Beren sormena hedatu ahalko dute banaka nahiz taldean, konkistak egiteko ezagutzan, emozioetan, mugimenduan…
Haurren beharrizanak sortu ahala aseko dira, horiei aurre hartu gabe, ikaskuntzarik ez lapurtzeko, eta betiere, egiten dutena epaitu gabe, haurretako bakoitza den bezala onartuta.