Zer da Kutsu ?

"Talde anitz batean epairik eta eredurik gabe jolasteko espazioa"

Jolas egiteko askatasuna behar da, epairik eza, jarraitu beharreko eredurik eza. Orduan soilik utziko diogu gure burua inguruko pertsonekin alderatzeari eta hasiko gara gu geu izaten, benetan sentitzen dugun hori adierazteko beldurrik gabe.

Adierazteko guneak dira, izan ere, tailerrak. Bertan, taldea osatzen duten pertsonek beren kabuz jolastu, deskubritu, ikertu eta ikasten dute, figura batek (laguntzailea) lagunduta. Figura horrek pertsona bakoitzari une bakoitzean behar duena ematen dio, ikerketaren garapena errespetatuz eta interferentziarik sortu gabe, pertsona bakoitzak gauzak egiteko bere modua aurki dezan.

Adin eta ezaugarri guztietako pertsonei leku ematen dien talde heterogeneoak, laguntzailearen figurarekin batera, espazio babestu bat sortzen dute, pertsona bakoitza onartua senti dadin ez egiten duenagatik, baizik eta den modukoa izateagatik. Espazio horrek, era berean, aukera ematen du pertsona bakoitza bere buruarekin egon dadin, epairik, eredurik eta baloraziorik gabe, bere sormena garatu eta adierazten, pertsona autonomoagoa bihurtzen, eta norberaren beharrizanak identifikatu eta asetzeko tresnak baliatzen.

Kalebarria 30, Durango

T. 615 761 119

info@kutsu.eus

INFORMAZIO GEHIAGORAKO