Arno Stern-en (Kassel, Alemania, 1924) bizitza eta lana ezinbestean batu ziren 1946an, Parisko aldirietako auzo bateko umezurztegian lanean hasi zenean, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz umezurtz geratu ziren haurrekin. Bertan, haurrak entretenituta izateko helburu bakarrarekin, pintura-tailer bat sortu zuen, testuinguru eta baldintza jakin batzuetan. Halaxe finkatu ahal izan zituen, hain zuzen ere, Hezkuntza Sortzailea izango zenaren oinarriak.
Haurra zenean Alemania nazitik ihes egin behar izan zuen bere familia israeldarrarekin batera, eta horrek, nolabait, etorkizunean egokituko zitzaion jarduerarako prestatu zuen. Izan ere, bere ikasketetatik urrun eta eredu eta aurreiritzietatik aske, garaiko kanonen oso bestelakoak ziren ikuspegiak aplikatu zituen bere tailerrean. Hala, bere bost zentzumenak bideratu zituen haur horietako bakoitzaren beharrizanak eta eskariak asetzera.
Haurrak entretenituta egon zitezela zen bere asmo bakarra, pinta zezatela, aurrez ezarritako edozein eredu ahaztuta.
Horrela ezarri zituen Hezkuntza Sortzailearen oinarriak eta margotzeko jolasaren baldintzak. Geroago, horiek guztiak garatzen jarraituko zuen, gaur egun arte, “Le Closlieu” tailerrean (Paris, 1956).