OPORRALDIAK

2020ko UDAKO JOLAS TAILERRAK

Udako goizetan, 3 eta 14  urte bitarteko haurrentzat egokituko dugu KUTSU. Hemen, pertsonaiak eta espazioak konfiguratu ahalko dituzte, eraiki, entzun eta kontatu…epairik eta eredurik gabeko giroan. Beren sormena hedatu ahalko dute banaka nahiz taldean, konkistak egiteko ezagutzan, emozioetan, mugimenduan…

Haurren beharrizanak sortu ahala aseko dira, horiei aurre hartu gabe, ikaskuntzarik ez lapurtzeko, eta betiere, egiten dutena epaitu gabe, haurretako bakoitza den bezala onartuta.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

· Ekainak 29tik Uztailak 3ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
· Uztailak 6tik 10ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
· Uztailak 13tik 17ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
· Uztailak 20tik 24ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

*Osorik edo asteak solte egiteko aukera egongo da eta hamaiketako barne dago.