KONFIGURAZIO-JOLASA

ASTEAZKENA 17:00ETATIK 18:30ETARA

Zer egingo da tailerrean?

Konfigurazio-jolasean taldea osatzen duten 3-16 urte bitarteko haurrek espazioak eraiki ahal izango dituzte, horietan egoerak, pertsonaiak…sortu eta birsortzeko. Horretarako, kartoia izango da tresna nagusia.

Konfigurazio-jolasean pertsona bakoitzak askatasun osoa edukiko du sortzeko eta asmatzeko, eta baldintza egokiak betetzen badira, errespetuzko prozesu pertsonal eta kolektibo bat garatuko da eta konkistak egingo dira ezagutza-mailan, emozioetan eta mugimenduetan, proposamenik edo eredurik ezarri gabe.

Materiala: tamaina desberdinetako kartoiak eta kartoizko kutxak, oihalak, errotulagailuak, zeloa, sokak…, eta mozteko materiala, asistentearen zaintzapean.

Asistentearen zeregina da, izan ere, taldea osatzen duen pertsona bakoitzaren beharrizanak asetzea eta horiei aurrea hartzea, bere prozesu indibidualean eragin gabe: kartoia moztea cutter edo artaziekin, soka edo zelo zati bat ematea…. Eta, batez ere, garatzen diren gatazketan laguntzea, egiten dutena epaitu gabe eta bakoitza den bezala onartuz.

Espazio fisikoa: Espazioa mugatua da, jolaserako eta norberaren zereginean kontzentratzeko, beste ezertaz kezkatu gabe; egindako sorkuntzak gordetzeko toki bat da, jolasa amaitutzat jotzen den arte.

Taldea: gehienez 8-15 pertsona izango dira, 3 urtetik 12 urtera.

Norentzat da?

3 urtetik 12 urtera.