Zer egingo da tailerrean?
Pintura-tailerrean bezala, adin eta ezaugarri desberdinak dituzten 8-15 pertsona heterogeneok osatuko dute taldea. Taldearen barruan, pertsona horietako bakoitzak bere adierazpide propioa garatuko du, sorkuntza-prozesuan eragin dezakeen eredurik eta proposamenik gabe.
Leku honetan, taldearekin partekatzen da espazioa, baina jolasa banakakoa da; irakaskuntzarik gabeko lekua da, epairik eta ebaluaziorik gabekoa, baina, ez, ordea, ikaskuntzarik ez duena. Jolastuz deskubritzean, izan ere, ikaskuntza pertsona bakoitzaren beharrizanetatik eta nahietatik sortzen da, eta ikaskuntza hori une egokian gertatzen da.
Materiala eta espazio fisikoa: Espazio honetan, pertsona bakoitzak bere tornua eta lantokia izango ditu, eta, erdian, mahai komun bat egongo da, taldearekin partekatuko dena. Bertan egongo dira, hain zuzen ere, tailerra garatzeko beharrezkoak diren tresnak eta buztina. Tailerrean parte hartzen duen pertsona bakoitzak bere espazio propioa edukiko du, baina, era berean, espazio kolektibo baten bidez erlazionatuko da besteekin.
Buztinari esker, espazioa eta bolumena ikertu ditzakegu, pertsona bakoitzaren beharrizanak eta kezkak askatasunez garatu daitezen.
Asistentearen zeregina funtsezkoa da, alde batetik espazio pertsonalaren eta kolektiboaren artean oreka egokia egon dadin, eta, bestetik, parte hartzen duen pertsonetako bakoitza babestuta sentitu dadin, epairik eta gidarik gabe, sor dakizkiokeen beharrizanak aseko dizkion pertsona bati esker.