Zer egingo da tailerrean?
Pintura-tailerrean adin eta ezaugarri desberdinak dituzten 8-15 pertsona heterogeneok osatuko dute taldea. Taldearen barruan, pertsona horietako bakoitzak bere adierazpide propioa garatuko du, sorkuntza-prozesuan eragin dezakeen eredurik eta proposamenik gabe.
Leku honetan, taldearekin partekatzen da espazioa, baina jolasa banakakoa da; irakaskuntzarik gabeko lekua da, epairik eta ebaluaziorik gabekoa, baina, ez, ordea, ikaskuntzarik izango ez duena. Jolastuz deskubritzean, izan ere, ikaskuntza pertsona bakoitzaren beharrizanetatik eta nahietatik sortzen da, eta ikaskuntza hori une egokian gertatzen da.
Materiala eta espazio fisikoa: Espazio honetan, taldeak lau horma dauzka, eta bertan jartzen dira egunero egiten diren koadroak eta nahasketa-mahaia. Koloreen paleta bat egongo da erdian, eta bertan bilduko da partaideetako bakoitza, taldea eta materiala kontuan hartuta.
Asistentearen zeregina funtsezkoa da, espazio pertsonalaren eta kolektiboaren artean oreka egon dadin, eta taldea osatzen duen pertsonetako bakoitza babestuta sentitu dadin, gidarik eta epairik gabe, bere ikaskuntza-prozesuan zehar sor dakizkiokeen beharrizanak aseko dituen pertsona bati esker.