KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA

Deskubritu zeure burua eta jendartea aldatzeko tresna sendo bat. Komunikatzeko erabili ohi ditugun bideen gaineko hausnarketa bat. Gatazkei aurrea hartu eta irtenbidea aurkitzeko hurbilketa bat.

KEB:

Komunikazio Ez Bortitza (KEB) jendartea eta norbere burua aldatzeko tresna sendoa da, eta 60ko hamarkadan garatu zuen Marshall Rosembergek. Horren arabera, besteekin konektatzeko (iruzkin argiak egiteko, sentimenduak eta beharrizanak adierazi eta jasotzeko, eta eskari argiak egiteko) oinarrizko prozesu eraginkorra lortzen da, edozein eremutan aplikatzeko modukoa (familia, hezkuntza, enpresa, gobernuen arteko gatazkak…).

Gatazkak konpontzeko irakatsi dizkiguten ereduek epaiak, eskakizunak, zigorrak eta sariak izan ohi dituzte oinarrian. Horrenbestez, sarritan modu deseraikitzailean komunikatzen gara, hau da, gure buruarengandik eta besteengandik deskonektatzen gara eta horrek kalteak eragiten ditu gure harremanetan. KEBek proposatzen duen erronkari jarraikiz, harreman-eredu berriak sortu behar ditugu, laguntzera garamatzan bulkada naturala loratu dadin, elkar kontuan hartzeko asmoaren arabera komunikatu gaitezen, eta elkarren onura bilatu dezagun. KEBek gatazkak konpontzeko proposatzen duen bidearen arabera, harremanaren zaintza lehenetsi behar da, emaitza bat lortzearen gainetik. Guztion beharrizanak kontuan hartzen dituzten espazioak sortzea da asmoa, hots, maitasunez, umorez eta gozamen handiagoz harremanak izateko espazioak sortzea.

Ni neu:

Nire izena Kontxi Ruiz da, eta Komunikazio Ez Bortitzeko (KEB) trebatzailea naiz, ICNVCk ziurtatuta. 8 urteko ume baten ama ere banaiz. Tailerrak eta hitzaldiak ematen ditut tresna honek esparru desberdinetan (familia, eskola, enpresa, elkarteak…) dituen erabileren gainean. Niri buruzko datu gehiago deskubritzeko eta nire semearekiko harremanean KEB nola erabiltzen dudan jakiteko, nire bloga bisitatu dezakezu: comunicarteconcnv.wordpress.com.

Data

Mar 30 2020
Expired!

Ordutegia

6:00 pm - 8:00 pm

Prezioa

10€

Location

Durango
Kategoria